ASADOR 10 GIBAJAS 57-85 ELECTRO ALAVESA ARASKI
Partida hasieran taldea gogotsu atera zen eta aurkariari eustea lortu zuen, baina laurdenaren azken bost minutuetan ezin izan genuen Araskiren erritmoa gelditu. 13 - 21
Bigarren laurdenean urduritasuna desagertu egin zen eta taldea hobetzen hasi zen, aldea 4 puntura murriztu arte. Baina azken minutuetan akatsak egin genituen aurkariari saskiratzeak erraztuz. 30-38
Atsedenaldiarengatik bueltan helburua bigarren laurdenaren hasiera errepikatzea zen, baina oraingoan ez genuen lortu. Araski nagusi izan zen eta gure taldea ordez partidutik deskonektatu egin zen. 36-62
Azken laurdenean nekea nabari zen hainbeste denborako geldialdiaren ondorioz, eta akatsak ugaritu egin ziren. Neskak indarrak ateratzen saiatu ziren baina ezin izan genuen partidura bueltatu. Azken emaitza 57 - 85
Bide luzea dugu egiteko, onena saskibaloiaren itzulia!
Keep working, 1 2 3 Antzarrak
Azken albisteak