ASADOR 10 GIBAJAS 62-72 LOINTEK GERNIKA / LOINTEK GERNIKA 83-30 ASADOR 10 GIBAJAS
1º PARTIDUA: ASADOR 62 - 72 GERNIKA
Gernikaren aurkako joan-etorri partiduko asteburua. Lehen partidua larunbatean jokatu zen gure kantxan.
Erasoan ondo hasi genuen partida 7-2 markagailuan gora jarriz, baina berehala Gernikarrak gure defentsa txarra aprobetxatu zuen markagailuari 0-13ko partzial batekin buelta emateko. Ez ginen partziala gelditzeko gai izan eta 10 puntuko errenta lortu zuten.
Hortik aurrera partida berdindu egin zen, baina Gernikak ez zuen utziko aldeak hain erraz murrizten. Defentsako intentsitatea igo genuen eta astean zehar egindako entrenamenduen emaitzak ikusten hasi ginen.
Arrisku gehiago hartu genituen atsedenaldiaren ostean, baina berriz ere ezin izan genuen partiduari buelta eman hasiera txarraren erruz.
Azken emaitza: 62 - 72
Partiduan kontzentratuago hasi behar gara partida osoa atoian ez egoteko . Hasiera kazkarra izan arren beste 3 laurdenetan askoz hobeto egon ginen.
2.
PARTIDUA: GERNIKA 83 - 30 ASADOR
Igandean bigarren partida Gernikan jokatu zen, baina ordutegi aldaketaren ondorioz gure nesken arima ez zer partiduan ageri. Gure neskak ohean jarraitzen zutela zirudien
Partidaren hasieratik ikusi zen ez zela egun ona izango gure taldearentzako. Aurreko partida bezala saskiratze errazak emanez hasi ginen, baina oraingoan ez genuen erantzunik eman eta konpondu ezinezko partidua jorratu zen
Defentsan oso bigun jokatu genuen 1x1ean eta erasoan saskiratze errazak huts egin genituen.
Azken emaitza: 83-30
Porrotetatik ikasi egiten dira eta indartsuago bihurtzeko erabiliko dugu. Taldea egokitzen ari da taldekide berriekin, eta 3 asteko etenaldia aprobetxatuko dugu lanean gogor jarraitzeko.
1,2,3 ANTZARRAK
CRACKak
Judith & Ari: Lehen partidan saskiratze lidergoa hartu zuten.
DANDYak
Ainhize: Lehen zatia bukatzear zegoenean hiruko bat saskiratu zuen bozina jo orduko
GOGORRENA:
Aroa: Sudurrean emandako kolpe baten ondorioz, mututu gabe lehen partida odol eta guzti utzi zuen
EGUN TXARRA:
Domingo: Berriro errepikatuko ez dugun egun negargarria!
Ane: Sorbaldako lesio batek asteburuko hirugarren partida jokatzea galarazi zion. Mimoz tratatuko dugu inoiz baino hobeto itzul dadin. Taldeak bere hutsunea nabaritu zuen.
Azken albisteak