eus  

BBigarren Maila

Foto

AFILADOS GASTEIZ ARABA 63–69 SAN IGNACIO

Iker García -

, Bigarren Maila

Azken partidua igoera fasea hasi aurretik, eta Gasteizko Afiladosek bere merituengatik igotzeko faborito nagusiaren kontra jokatu du. Ondorioak ateratzeko balio ez duen partidua, sailkatutako bi taldeak jomugan hurrengo fasean zeukatelako.


Arabak talde nafarrari aurre egiteko behar zen tentsiorik gabe hasi zuen partidua. Hilda egon ostean, Gasteiztarrek azkenean ulertu zuten zer nolako aurkaria zeukaten aurrean, eta berehalako erreakzioa eta gero lehenengo laurdena 14-13ko berdinketarekin amaitu zen.


Bigarren laurdenean zuri-gorriek nafarren aurka lehiatzeko aukera izan zutela erakutsi zuten, baina 2ko portzentaje negargarriak eta defentsa kaxkar baten ondorioz laurdena gorritxoen alde utzi zuen.


Atsedenaldiaren ostean ikuslearentzat jokaldi onenak ikusi ziren, defentsak erlaxatu egin ziren eta kontraeraso ugari eman ziren bi aldeetan, hirukoitzen asmatzea onera egin zuten eta partidak aurreko denboraldietako dueluak gogora ekarri zituen. Laurden honetan 24-22 bukatu zuten.


Azken 10 minutuetan eta partida erabakitzeke zegoela, San Ignaciok intentsitate eta tentsio iraunkorragoari eutsi zion, eta Afilados Gasteiz talde gazteak azkenean amore eman zuen.


Onena? Etxekoek lanean jarraitzen badute, denboraldi honetan beste bi aldiz errepikatuko den norgehiagoka izango da.


MVP:

MARIA ANGULO: 30 puntuko balorazioa, nahiz eta oso ondo ez egon, laneko arropak jantzi eta 13 errebote ere eraman zituen, jaurtiketa libreen kontuan ezin hobea.


AIPAGARRIENA

CARLOTA GONZALEZ: 11 puntu, beste urrats bat bere bertsio hoberenaren bila, bereziki ekoizpen ofentsiboan.


NEREA SARASOLA Hiruko jaurtiketetan ehuneko nabarmenak, bere ahaleginaren fruituak lehenago edo geroago jasoko dituen langile paregabea.


LEIRE OCHOA Eraso eta defentsako lanetan partida oso txukuna. Naiz eta denboraldi hasieran zalantza asko izan, berriro bueltan dago taldearen zerbitzura.


HOBETZEKOA:

TENTSIOA Partidaren hasiera energia falta agerian utzi du, gazteria ez da aitzakia izan behar.


T2 13/51… Anekdotikoa izan behar du denboraldi amaieran


ERREBOTEA Nabari da partidaz partida egindako lana, baina ez da nahikoa puntako taldeen aurka lehiatzeko


BALANTZEA Ezina ekinez egina



GU GARA GARA, ARABA ARABAARABA