AFILADOS GASTEIZ ARABA 83–43 KALEANGORA LICEO MONJARDIN
Afilados Gasteiz Arabak ezin hobeto hasi zuen igoera fasea, ez ohizkoa den Ibaiondo kantxan lehen garaipena lortuz.
Liceo Monjardin aurkaria porrorik gabe eta A. multzoko lider bezala zetorren. Oso talde fisiko eta indartsua barneko posizioetan, eta Olabe eta Anocibarren eskutik kanpoko talentuarekin.
Talde gasteiztarra ideiak oso argi zituela erakutsi zuen partida hasieratik 30 minutuko nagusitasuna lortuz pistaren bi aldeetan. Markagailua etxekoen nagusitasunaren islara izan zen.
Partida erabakita zegoen lehenengo laurdenetik ta azken minutuak neurketaren amaierarako lekukoak izan ziren.
Taldeak aurrerapauso bat eman zuen partiduan, hainbat akats zuzenduz. Saria emaitza, eta aurten pairatzen ari garen zailtasunak aukeran bihurtzeko pizgarri bat.
MVP:
MARIA ANGULO Saskiratu eta erreboteatu egin zuen. Gainera egun zail batean, aurkarien jokoaren irakurketa ona zuela erakutsi zuen. 26 minututan, 39ko balorazioa.
AIPAGARRIENA
ASISTENTZIAK Talde jokoa lortutako 17 asistentzietan ikusten daiteke
TALDE LANA bidegabea izango litzateke taldeko kideren bat izendatu gabe uztea, denek merezi baitute atal honetan aipatzea.
HOBETU BEHARREKOA
Defentsako eta erasoko hainbat alderditan hobetzeko tartea handia bada ere, gaur, atal honetan, ildo horretan lan egitera animatuko dugu taldea. Egindako partidaz gozatuz.
GU GARA GARA, ARABA ARABAARABA
Azken albisteak