LAKUA98 19–42 ARABA
Urtebete baino gehiago modu ofizialean lehiatu gabe egon ondoren, gure seniorra kantxetara itzuli zen, aurreko denboraldiko bolada onari eusteko asmoz.
Partidua trinko hasi zen, bi taldeek ez baitzuten asmatzen, konpetizio erritmo faltaren (eta baloiaren kalitate zalantzagarriaren) ondorioz. Minutuekin, gure neskak erosoago sentitzen hasi ziren defentsan, uztai azpian jaurtiketa asko barkatuz jarraitzen zuten, 10-17 atsedenaldian.
Bigarren zatian gureek uztaia errazago ikustea lortu zuten eta nahiz eta puntu gehiago lortzea bagenuen ere, 3. laurdenean partida hautsi zuten (16-30). Azken laurdenak partida erritmoa hartzeko eta hilabete hauetan entrenatutakoa praktikan jartzeko balio izan zuen. 19-42 azken markagailua eta lehen garaipena poltsikora.
Azken albisteak