ARABA SENIOR 66–23 LAKUA BASKET A
Bigarren partida eta bigarren garaipena seniorreko gure neskentzat. Partida, aurreko astekoa ez bezala, erritmo handiarekin eta saskiratze askorekin asi zen. Lehen laurdeneko azken zatian gureak defentsan hobera egin zuten eta 14 puntuko aldea lortu zuten lehen 10 minutuen amaieran (23-9). Bigarren laurdenean defentsak funtzionatzen jarraitu zuen eta errenta +25era igo zen (37-12 atsedenaldian).
Hirugarren laurdena ondo hasi ondoren, partida itxita geratu zen, eta bigarren zatia izapide hutsa izan zen, non gureek 1x0 egoeretan huts ikaragarria egiteko aukera eduki zuten. Landu beharreko alderdia, datorren asteburuan Amurrioko bisitan ezusteko bat hartu nahi ez badugu.
Azken albisteak