BARAKALDO BASKET 49-36 CB ARABA
Txikitasunetik handitasunera. Segurtasun ezatik aurrez aurre jolastera. Hala ere, luzeegiak izan ziren partiduaren lehenengo minutuak.
Partiduari aurpegia inoiz galdu gabe, baino, esan bezala, segurtasun eza izan zen hasierako laurdenen deskripzio orokorra. Bai erasoan, baita defentsan ere beldurrarekin aritu ginen, puntuak lortzeko arazo askorekin, eta saskiratze errazak eskainiz aurkariari.
Aldiz, bigarren zatian, taldeak erritmoa hartu eta euskal ligako debutaren zamadun motxila gainetik kendu ostean, Barakaldoko taldea intentsitatean berdindu genuen, baita jokoan ere. Hala ere, lehenengo laurdeneko markagailuko diferentzia gainditzea handiegia izan zen. Lehenengo laurdenaren amaieran -13, partiduaren amaieran -13.
Akatsak zuzentzeko gogoz eta euskal ligaz disfrutatzeko irrikitan entrenatzen jarraituko dugu eta asteburu honetan Iraurgi-ri bisita egingo diogu.
Betidanik, betirako … ARABA!
Azken albisteak