ARABA SENIOR 46-17 LAKUA 98
Laugarren jardunaldia izan arren, joan den igandean gure seniorrek bigarren itzuliari hasiera eman zioten. Kanpoko taldeak inspiratuta hasi zuen partida, puntuak erraz saskiratuz. Minutuek aurrera egin ahala, gureek defentsa-puntu egokia aurkitu zuten, eta horri esker kontraerasoak egin ahal izan genituen. 18-11 lehen 10 minutuen ostean. Bigarren laurdenean defentsa mantendu egin zen, baina hainbat jaurtiketa erraz huts egitearen ondorioz, gureak ezin izan ziren markagailuan gorago joan (30-15 atsedenaldian).
Atsedenaldiaren osteko itzulera zerbitzari batek aspaldian ikusi duen gauzarik txarrena izan zen. 4-1eko partziala 10 minutu hauetan. Egindako defentsa-lanarekin geratuko gara. Azken laurdenean taldeak kanpoko jaurtiketetan asmatu eta 46-17ko emaitzarekin bukatu zuen norgehiagoka.
Lan ona, batez ere defentsan, denboraldi arraro honetan hazten jarraitzeko aukera ematen diguna.
Azken albisteak