KALEANGORA LICEO MONJARDIN 55-69 AFILADOS GASTEIZ ARABA
Afilados Gasteiz Arabak garaipenarekin hasi du bigarren itzulia eta bere 6. garaipena jarraian lortu du. Etxeko taldeak Kontaktu maila altuko partida proposatu zuen. Lehen laurdena baloiaren zirkulazioan oinarritutako jokoaren bidez bisitarientzat izan zen 20 puntu lortuz.
Bigarren laurdenean, bisitariek saskiratze errazak erratu zituzten eta etxekoen defentsarako proposamenaren aurrean sufritu egin zuten (14-11).
Atsedenaldiaren ostean, Afilados Gasteiz Araba pixkanaka markagailuaren kontrola hartzen joan zen, eta baloiaren zirkulazio bikaina erakutsiz, ikuslearentzat oso ederrak izan ziren zenbait ekintza utzi zituen. Hala eta guztiz ere, Liceo Monjardinek ez zuen inoiz besapean hartu eta 20 minutuko defentsa lana egin zuen.
MVP:
MARIA ANGULO Hasiera zaila eta defentsa gogor bat jasan arren, saskiratu eta errebotean jarraitzeko modua bilatzen jakin zuen.18 puntu 10 errebote.
AIPAGARRIENA
LEIRE OCHOA 13 puntu, 2 asistentzia, 2 errebote, tapoi 1, +/-23! Taldeko altuena! Benetako partidu zenbakiak, inflexio puntu bat izan dadila eskatzea besterik ez zaigu geratzen.
CARLOTA GONZALEZ hiruko lerrotik trebea, orain arteko partidarik osoena egin zuen. Hazkunde garrantzitsua baloiarekin mehatxatuz, asistentzietan eta errebotean. Horixe da bilatzen genuen balio-aniztasuna.
IZARO ESTEBAN Benetako gotorlekua defentsan, ekipoaren prestazioak igotzen ditu, segurtasuna errebotean, laguntzetan, pentsaezina da taldea bere parte-hartzerik gabe joatea.
ALBA PUEBLA Saskiratzeak ta pistako minutuen kalitate aipagarria, maiatza bere hilabetea izan da.
GU GARA GARA, ARABA ARABAARABA
Azken albisteak