LAKUA 98 21–38 ARABA SENIOR
Joaneko partidan 20 puntuko aldea lortu ondoren, gure seniorrek koltxoi on batekin ekin zioten itzuliko partidari, baina jakinda ezin zirela lasaitu.
Lehen zatia oso parekatua izan zen. Defentsako lana ez zen txarra, baina zenbait akats puntualek eta etxeko taldeak asmatu izanak atsedenaldira puntu 1eko aldearekin iristera eraman gintuen (17-18).
Bigarren zatian maila fisiko igotzea lortu genuen eta ondorioz partida erabakita utzi zuen 0-9ko partziala lortu genuen. Azken laurdenean hainbat ekintza "bitxi" eman ziren, epaileen erabaki "bitxiekin" eta ondorio "bitxiagoekin". Hala ere, gure neskak ez ziren partidatik joan eta azken 20 minutu borobilak ixtea lortu zuten. 21-38 partidaren amaieran eta finalerako txartela gureentzat.
Datorren igandean, 12: 00etan, Amurrion erabakiko da zein den liga "bitxi" honetako txapelduna, denentzat hain arraroa den denboraldi honetan.
Azken albisteak