LA SALLE 36 – 60 OPTICA TROCONIZ ARABA
Liga hasiera ona, ez hain ona partiduarena.
Sentsazio onekin amaitutako aurre-denboraldi baten ostean, politena hastear zegoen.
Hasieratik La Sallek bere erritmoa jarri zion partiduari, jabetza luzez beterik joko motel baten bitartez. Haiek saskiratzeak lortzen zituzten, ez guk ordea.
Bigarren laurdenaren hasiera, kostata, baina korrika egiten eta gure erritmoa ezartzen hasi ginen, markagailuan aurretik jartzen gintuen 0-13ko partziala lortuz.
Defentsako intentsitate puntu extrak markagailuko aldea handitzea ahalbidetu gintuen, azken 30 minutuetan zehar jokoan 3 saskiratze soilik jasoz.
Urte eta erdiren ondoren, datorren astean etxera itzuliko gara, Divinora, Ibaizabali harrera eginez.
Azken albisteak