GAROA DIGITAL ARASKI 51-64 ARABA
Sologanako partidua bi talde oso akastunekin hasi zen non lehenengo saskiratzea 3. minutuan izan zen Arabaren eskutik. Lehen laurdenean ia ez zen saskiratzerik egon eta nahiko berdinduta egon zen 11-10eko partzialarekin amaitzeko.
Bigarren laurdenean Arabak gora egin zuen defentsan eta Araskiren baloi-igoeran egindako hainbat lapurretei esker, kanpoko taldeak 0-6ko partzial txiki bat lortu zuen. Araskiren hutsartearen ondoren, etxeko taldea partiduan sartu zen berriro, Arabari markagailua apurtzen utzi gabe. Lehen zatia 23-25eko markagailuarekin amaitu zen.
Bigarren zatia Araba taldeak laurden honetan aldea markatzeko helburuarekin hasten zen, lapurreta askorekin, kontraerasoekin baina ez zuten saskiratzeetan bukatzea lortzen; nagusitasuna begi bistakoa izan arren, Arabak 6 puntuko partzial eskasak besterik ez zituen lortzen. Etxeko taldea bere aukera txikiak aprobetxatzen zituen eta laurdena kanpoko taldearen aldeko 6 puntuko abantaila txikiarekin amaitu zen.
Azken laurdena guztia erabakitzeke zegoela hasi zen, Araba intentsuago sartu zen zelaira eta 0-8ko partziala lortu zuen 14 puntu goitik jartzeko. Araskik eskatutako hutsartea. Horren ondoren, Araski berriro sartu zen partiduan, baina ez zuen aldea 10 puntu baino gutxiagora jaistea lortu. Arabaren aldeko beste partzial batek, 8 puntukoa, 7. minutuan kanpoko taldea markagailuan ihes egitea eragin zuen, partidua itxitzat emanez. Araskik ez zituen besoak jaitsi eta azken minutura arte jarraitu zuen borrokatzen. Partidua 51-64ko emaitzarekin bukatu zen.
Azken albisteak