eus  

AAlebina

Foto

SAN VIATOR B 58-18 ARABA

Uxue Uriarte - Foto: Queralt Pujol

, Alebina
Txikienak San Viatorreko gure auzokideen etxean jokatu zuten pasa den asteburuan, eta adin hauetan naturala den bezala ilusioa eta nerbioak uneoro egon ziren presente.

Partidaren hasiera itxaropentsua izan zen. Adin hauetan ohikoak diren akatsak bi aldeetan gertatu ziren, eta arrakastetan ere gauzak parekatuta egon ziren. Saskiratzeei dagokionez, bertoko taldea askoz ere hobea izan zen. Hala ere, saskira zorrotz joateko nahian eta aske gelditzen ziren baloien borrokan xehetasun garrantzitsuak ikusi ahal izan genituen.

Partidua aurrera joan ahala, saioetan landu ditugun xehetasun txikiak zuzentzen eta jokoaren tentsioan aplikatzen saiatu ginen.

Txiki hauekin munduaren amaieraraino. Atzetik badoaz ere, lanean jarraitzen dute, eta hori izan behar da beti bidea.