LA SALLE BILBO 24–40 OPTICA TROCONIZ ARABA
Partidu itsusia. Trabatua. Nahiz eta guk garaipena lortu genuen, galtzailea saskibaloia izan zen.
Asteko bigarren partidua, 48h-ko atsedenik gabe. Nabaria zen nekea. Aurkariak planteatutako defentsak gainontzekoa egin zuen.
Baloi lapurketek eman zizkiguten kontraerasoan bitartez, lehenengo laurdenetik markagailuan abantaila lortzea lortu genuen.
Hortik aurrera, partidu bat jolasteko beharrezkoa den intentsitate maila ez genuen berriro lortu, eta partiduan galdu ginen, aurkariaren erritmo baxuan, haiek planteatutako defentsa erasotzen jakin gabe.
Liga bukatzeko eta F4 aurretik partidu bakarra falta zaigu. Berreskuratu dezagun gure maila, erakutsi dezagun gure indarra. Aurrekoan idatzi bezala, asko daukagu oraindik esateko.
Hemen eta orain, ARABA!
Azken albisteak