Corazonistas B 66- Araba B 30
Partida zaila izan zuten gureek pasaden larunbatean Corazonistas B indartsua aurkari zuelarik. Azken honek irabazi zuen 66-30.
Partidaren lehenengo minututik Araba B pibot bakar batekin aritu zen aurreneko laurdenean zehar Silvia Minguezen bi falta jarraituen ondorioz. Aurkariek abantaila zutela medio, haien barne-jokalariak itxi zituzten laurdena 17-5 markagailuarekin itxiz.
Bigarren laurdenean gureek defentsa hobetu zuten eta aurkarien zonakako defentsa 1-3-1 ondo gaindituz aurre egin zion etxean jolasten zuen taldeari, laurdenaren partziala 10-6 izanik.
Gure taldeak Corazonista B bezalako talde indartsuari partida gaitza jolasari zion, Patricia Ochoa izan zelarik saskiratzaile nagusia gureen artean (taldearen 30 puntutik 10 berak saskiratuak).
Hirugarren laurdenean intentsitatea areagotu zen eta kontraerasoen emaitza izan ziren saskiratze azkarrak eman ziren bi taldeen eskutik. Honek eragina izan zuen markagailuan 20-12 partziala izan zelarik.
Azkeneko laurdena hirugarrenaren antzekoa izan zen, nahiz eta Larrabide fin ibili zen 8 puntu saskiratuz eta partida 66-30 markagailuarekin utzi zuen.
Partida ona jokatu zuen gure taldeak eta azpimarratu beharrekoa da jokalari bakoitzaren ekarpena taldeari horrelako partida zailean.
Saskiratzaileak:
Corazonistas B
Gonzalez (16), Ruiz (2), Larrabide (12), Burguera (2), Alarcon (9) –Quinteto Inicial- Aragon (4), Pz.Villareal (3), Aguado (13).
Araba B.
A.Urrutxi (-), P.Ochoa (10), L.Ibarra(2), E.Oses (1), S.Minguez(2) – Quinteto Inicial – A.Elordi(3), E.Aginako(3), M.Elordi (5), M.Goitiz (4).
Azken albisteak