eus  

IInfantila

Foto

Garaipen bikoitza gure infantil taldearentzat

Ekhi Amurrio - Argazkia: Jon Usual

, Infantila

Larunbatean Olabide A eta igandean Araskieskola Salburua hartu zituen mendean.

ARABA 60 – OLABIDE A 10

Araskiren kontrako igandeko partida handiaren aurretiko partidua. Hasiera hasieratik %100a ematera atera ginen, hurrengo egunean etorriko zitzaigunaz pentsatu gabe.  Joku erritmo altu bat markatzeak baloiak lapurtzea eta kontraerasoko saskiratze azkarrak lortzea baimendu zigun. Olabidek presiotik balioa ondo ateratzea eta jaurtiketa onak gauzatzea lortu zituen, baina baloi galtzeek ez zituen utzi markagailuan hurbiltzen.

Partidu amaieran hasieran nahi genuena lortu genuen: sentsazio onak igandeari begira.

Saskiratzaileak ARABA: Carlota (12), Amaia (0), Isa (21), Maialen (2) y Eneritz (12) – boskote titularra – Haizea (0), Ainhize (3), Uxue (2), Aitana (0), Iratxe (7) eta Sasha (0)


ARABA 47 – ARASKIESKOLA SALBURUA 41

Infantil liga-txapelketan lehenengo bien arteko partidua. Joaneko partida Araski-ren alde erabaki zen 6 puntugatik (30-24),  eta lehenengo postua bereganatu nahi bagenuen, gainditu behar genuen desberdintasuna, hori  zen.

Lehenengo hiru laurdenak benetan berdinduak izan ziren, ez puntu askorekin, baina Araski beti aurretik pausotxo bat. Bi jokaldi on  egiteko gai ginen bakoitzean, Araski-k beti erantzuten zuen, markagailuari itzulia ematea guri galaraziz.

Jada azken laurdenean, amaierarako 8 minuturen faltan, Araskik 7 puntuko abantaila zeukan. Haiek planteatutako defentsari  aurre egiteko kapazak izan ginen eta partidari buelta ematea lortu genuen.

6 segunduren faltan, eta 9 puntuko abantailarekin, hondoko marrako sake bat defendatzea gelditzen zitzaigun soilik. Eta hor agertu zen  Lierni, izugarrizko hiruko batekin, partida 6 puntuko diferentziarekin bukatuz.

Saskiratzaileak ARABA: Carlota (8), Isa (6), Aitana (2), Maialen (0), Eneritz (7) – boskote titularra –  Haizea (11), Ainhize (0), Uxue (0), Izaro (3), Iratxe (10), Sasha (0)


Bi jardunaldiren faltan, nahi genuen lekuan aurkitzen gara. Gure esku dago. Ezer gehiago. Titulua urrun dago oraindik, eta gogotsu ekin behar diogu gure lehenengo finalari: larunbatean goizeko 9:00tan Marianistas-en kontra, zeinak, seguruenik, gauzak OSO zailak jarriko dizkigun.