F4 Cadete
Denboraldi honen azken partida ARABAko talde kadetearentzat.
Gauzak ondo egiten jarraitzeko jokalarien gogoak nabariak ziren, Arabako Final Four jokatzeko federazioak hautatutako zelaira abiatu zirenean.
Pilak kargatuta zituzten azken partida izan zitekeena jolasteko, baina gauzak ez dira beti nahi dugun bezala ateratzen eta partidaren hasiera ez zen batere ona izan.
Pixkanaka, taldea bere lekua aurkitzen hasi zen eta atsedenaldian ARASKI 2 puntugatik menderatzen zuten. Ezina zirudiena, ez zen hainbesterako.
Bigarren zatiaren hasieran ezin izan genuen intentsitate hori defentsan mantendu eta erasoan ere ez genuen asmatzen. Baina borrokatu genuen eta bi minutu eta erdi falta zirelarik berdinketa lortu genuen. Zorionak gutxi iraun zuen eta azken minututan ARABAk Araskiren kontra amore eman zuen.
55-50. Ilusioaz betetako talde batentzako bukaera gogorra. #nuestroArabaCadete.
Azken albisteak