Garaipena azken-aurreko liga jardunaldian
Marianistas-en kontra gure infantilak jaun eta jabe izan ziren
Partidaren hasiera hotza izan zen eta sartzea kostatu zitzaigun; lehenengo laurdenean bi taldeen arteko berdintasuna nabaria izan zen.
Bigarren laurdeneko boskoteak erritmoa aldatu zuen, gogo gehiagorekin jolastuz eta intentsitatea igoz. Honela mantendu zen ea partidua amaiera arte, defentsa onak eta eraso azkarrak partekatuz.
Saskiratzaileak ARABA: Carlota
(10), Haizea (5), Ainhize (2), Uxue (6), Isa (8), Izaro (11), Amaia (0), Aitana
(4), Iratxe (20), Maialen (0), Sasha (2) eta Eneritz (3)
Orain azken liga-astean gaude, amesten jarraitzeko beste aste bat. Larunbateko partidurako gogor entrenatzen jarraituko dugu, liga amaiera honetan zenbat eta egoera hoberenean bukatzeko.
Azken albisteak