eus  

IInfantila

Elkarrizketa Euskadiko jokoen bezperan

-

, Infantila

Entrenatzaile eta kapitainetako batekin elkartu gara

Euskadiko jokoak hasi aurretik Ekhi eta Izarorekin bildu gara beraien aurreikuspenak jakiteko asmoz. 

Nola baloratuko zenuke denboraldia?

Hasieran hilabete batzuk noraezean eman genituen, talde dinamika on bat ezin aurkiturik. Azken 3 hilabeetan entrenamenduen maila igo dugu, eta taldearen harremana ere hobetu da. Horrekin geratzen naiz. Emaitzei erreparatuz gero, orain biziko duguna guretzat amets bat da.

Nola ikusten duzute Euskadiko txapelketa hau? Nor hartzen duzue faboritotzat?

Izaro: Txapelketa zaila ikusten dut, hala ere borrokatuko dugu eta gure aukerak izango ditugu. Faboritoa neretzat Gernika da.

Ekhi: Egia esanda lehenengo  partiduan pentsatzen dut soilik. Behin pasata, ikusiko dugu zein egoeratan usten gaituen. Ilusioz gainezka gaude; errespetuz eta dugun guztia emateko gogoekin gaude. Urte osoan zehar egin duguna hain zuzen ere.Paperean Izaroren aurreikuspenekin bat nator, Gernika puntu bat aurretik ikusita. Hala ere horrek ez du ezer esan nahi. Giltzarrietako bi agresibitatea eta kontzentrazioa ikusten ditut.

Zuen ustez nor izan daiteke jokalaririk azpimarragarriena txapelketa honetan?

Izaro: Neretzat Ointxeko Irene Murua. Errebotean duen kontrolagatik eta poste txikian daukan trebetasunagatik.

Ekhi: Ondo ezagutzen dugun generazio bat da, aurten Huelvan txapelketa jokatzen duten 9 jokalari egon baitziren Euskadiren kamisetarekin. Neretzat 3 jokalari oso berezi daude generazio honetan, eta bat aukeratu behar badut Gernikako Maialen Idiri izango da, zelaian pentsatzeko eta erabakiak hartzeko duen erreztasunagaitik eta jokoan jartzen duen pasioagatik.