Euskadiko eskolarteko kirol jokoak infantilak: Porrota estreinaldian
Ointxe Arrasatek 45-55 mendean hartu gintuen
Larunbat goizean Bilbora joan ginen, Gipuzkoako txapelduna den Ointxeren kontra Euskadiko kirol jokoen lehenengo partida jolastera.
Gogo eta arreta osoz, defentsako lan on bat eta transizio azkarrak tartekatuz, 5 puntugatik irabazten bukatu genuen lehenengo laurdena.
Bigarrenean, Arrasate garaipena lortzeko gauzak ondo egiten hasi zen. Errebotean erabat menperatuta geundelarik, falta asko egitera behartarazi gintuzten, puntu asko lortuz. Hala ere, atsedenaldian 6 puntugatik galtzen genuen bakarrik.
Hirugarren laurdenaren bukaeran markagailua berdintzea lortu genuen. Errebotea hobeto kontrolatu genuen eta Uxuek intentsitatea baita puntuak ere eman zizkigun.
Azken laurdenean, dena erabakitzeke zegoelarik, ez ginen ondo jokatzeko gai izan. 4 puntu besterik ez genituen sartu eta horrela ezinezkoa da partida aurrera eramatea. Hobetu ahal izateko, ikasten jarraitu behar dugu.
Eta xede horrekin Bilbora joango gara hurrengo larunbatean Gernikaren kontra jolastera. Galtzeko ezer ez dugunez, aurpegia emango dugu eta hobetzen jarraituko dugu.
Partzialak: 17-12,
10-21, 14-8 eta 4-14
Arbitroak:. Martinez San Vicente eta Rebollo jaunak
Azken albisteak