eus  

IInfantila

Foto

Arabako infantilak, hirugarrenak Euskadiko eskolarteko kirol jokoetan

Ekhi Amurrio - Argazkia: Alberto Pérez

, Infantila

Azken jardunaldian porrota Gernikaren kontra: 78-61

Larunbat goizean  Deustuko kiroldegian  Euskadiko eskolarteko jokoetan gure partehartzea ixten genuen. Aurrean, Gernika,  titulua lortzeko faboritoa.

Alde  batetik lehiakidearekiko beldurragatik,  eta  bestetik oso aktiboak atera ez ginelako,  partida 9-0 kezkagarri batekin hasi zen. Hutsartea eta erreakzioa,  laurdena 2 puntugatik soilik galtzen bukatzeko. Eta  irabazteko aukerak ere izan genituen.

Bigarren laurdenean taldea partiduan sartuta egon zen (19. minutuan: 34-26 galtzen) azken 2 minutuak heldu arte, baino, segidan egindako akats batzuen ondorioz, 19 puntugatik galtzen heldu ginen atsedenaldira. Nabarmendu behar da laurden honetan 25 jaurtiketa libretik 20 sartu zituela Gernikak.

Atsedenaldirako partida apurtuta zegoen,  baina borrokatzen eta ikasten jarraitu nahi genuen gelditzen ziren 2 laurdenetan. Minutu batzuetan ezik, taldeko jarrera 10ekoa izan zen eta bigarren zati hau irabazi genuen.

Ezer baino lehen, Gernika, Euskadiko txapeldunak, zoriondu eta Espainiako txapelketan ahalik eta gorenen iristea espero dut.

Nire jokalariak ere, larunbatean izandako jarreragatik zoriondu behar dut;  baina  errealitatera bueltatuz, erraz  irabazi gintuzten eta halako taldeekin  lehiatu nahi badugu, asko hobeto behar dugu.

Partzialak: 12-10, 36-19, 19-12 eta 11-20

Arbitroak: Azkargorta eta Nuñez  jaunak

Orain 2 edo 3 kontzeptu leuntzeko aste bat eta larunbatean Galiziara, Espainiako txapelketan parte hartzera.