Espainiako txapelketa: ARABA 68 – AD INFANTE 49
Gris partidu batean sufritutako garaipena
Gaur goizeko 10:00tan Espainiako txapelketa irekitzen genuen Murcia-ko txapeldunaren kontra, AD Infante. Partidua hasi bezain pronto Carlotak bi falta egin ditu, hankaz gora jarriz pentsatutako txandakatzea.
Ez ginen defendatzeko gai izan eta bisitariek jokua menperatzen zuten. Gu bitartean, tiraka genbiltzan, gure kanpoko jaurtiketen menpe. Nahiz eta atsedenaldira +6-rekin heldu, pertzepzioak ez ziren onak.
Hirugarren laurdenean defentsaren maila igo dugu, batez ere Izarori esker, eta 20 puntuko errenta lortu dugu bukatzeko.
Aipagarria da jaurtiketetan izan dugun asmakuntza, azken emaitzarako erabakigarriak izan diren 10 hirukoekin (Haizearen 5)
Bihar eguerdian bigarren partidua izango dugu Aranguren-en kontra, Nafarroako txapelduna. Hazten jarraitu eta dakigun guztia erakusten saiatuko gara. Informazio gehiago emango dizuegu
Azken albisteak