Espainiako txapelketa: PERFUMERIAS AVENIDA 55- C B ARABA 58
Espainiako
txapelketaren final zortzirenak pasatzeko garaipena.
Atzoko porrota
ondoren sailkatzeko bi aukera genituen:
27 puntu edo gehiagoz irabaztea edo irabaztea eta Murcia-ko Club Infantek Mutilbasket irabaz zezan.
Gauzak horrela
taldea oso kontzentratuta atera da kantxara. Beste egunetan baino gogorragoa
izan da intentsitatea defentsan, eta atsedenaldian 3 puntugatik irabazten
genuen (29-32)
Hirugarren
laurdenean erritmoa bizkortu eta 17 puntugatik joan gara markagailuan. Momentu
horretan zuzenean sailkatzeko behar genuen +27-a lortzen pentsatu dugu, baina
Perfumerias Avenida-k egindako laugarren
laurden handi horrek azken hiru puntutara hurbildu ditu.
Murciatarren
garaipenaren zain geunden eta azkenean lortu dugu. Espainiako 16 talde onenen
artean gaude; kluberako sari handi bat.
Bihar
eguerdiko 12:30tan, final-zortziren partida Sant Adriá-ren kontra. Streaming-en
ikustea posible izango da
Aurrera neskak! 1,2,3 ARABA!
Azken albisteak