Espainiako txapelketa. Final zortzirenak: SANT ADRIÁ 78 - ARABA 45
Atzoko partida historikoa izan da gure kluberako. Espainiako txapelketa batean gure lehenengo partehartzea izan den honetan, final zortzirenetara pasa ondoren, Kataluniako txapelduna eta Espainiako titulua lortzeko faboritoenetarikoa den Snatts Femení Sant Adriá A-ren kontra jokatu behar genuen.
Espero genuena bezala izan zen partidaren hasiera. Sant Adriá oso gogor atera zen eta lehenengo 9 minututan 25-4-ko partziala egin ziguten. Haien presioa eta defentsako intentsitatea gehiegi zen guretzat.
Une horretan gure taldeko adorea agertu zen, kemena, bihotza. Errebotea kontrolatzeak eta defentsan intentsitatea igotzeak bigarren laurdena irabaztea baimendu gintuen. Atsedenaldian 33-18; helburutako bat lortuta, baina disfrutatzen jarraitzeko gogoekin.
Hirugarren laurdena onena izan zen. Defentsa on batek, anbizioak eta hiruko 3 jaurtiketetan abileziak (2 Haizearenak eta 1 Iratxerena) 29. minutura eraman gintuen 47-39 emaitzarekin. Garaipenagatik borrokatzea ere pentsatu genuen
Baina Sant Adriá-k berehala jarri gintuen gure lekuan. Haiek intentsitatea mantendu zuten bitartean, gu, aldiz, ideia eta energia faltaren ondorioz, besoak jaitsi genituen. Azken laurdenean berriro gure gainetik pasa ziren lokalak.
Sant Adriá zoriondu behar dugu, ez bakarrik atzoko garaipenagatik, baizik eta jokalarien kalitateagatik. Benetan pozgarria da jokalari horiek jokatzen ikustea.
Eta nire jokalariei…. Hitzak soberan. Berriro lortu zuten. Kemena eta adorea beti bidelagun. Eskerrik asko talde honekin amets hau bizi ahal izateko aukera eman izanagatik.
Azken albisteak