Derrota en el estreno del cadete LV ante La Salle.
Joan den larunbatean Divino Maestroko kiroldegian, gure kadete taldeak Euskal Ligako lehenengo partida jokatu zuen.
Lehenengo laurdena oso berdinduta egon zen eta talde bakoitzak izan zituen abantail txikiak, puntu bateko ezberdintasunarekin bukaerara heltzeko.
Bigarren laurdena, hirugarrenaren hasierarekin batera, erabakigarria izan zen partidurako. La Sallek Arabak baino gehiago asmatu zuen eta 8 puntugatik irabazi zuen laurden, (10-18), 9 puntuko diferentziaz atsedenaldira heltzen: 22-31
Arabak ezberdintasuna txikitu nahi zuen baina ezin, eta hirugarren laurdenaren erdian La Sallek partiduko abantalarik handiena lortu zuen: 22-37. Hortik aurrera Arabak gogor ekin zion partidari eta ezberdintasuna murrizten hasi zen. Laurdena bukatzean, 34-41 markagailuan.
Azken laurdenean Arabak hasitako bideari jarraitu zion eta azken
minutuan berdinketa lortu zuen. La Sallek saskiratze bat lortu eta bi puntuko
diferentzia ezarri zuen. Hurrengo jokaldian Arabak bi jaurtiketa libre izan
zituen partida berdindu ahal izateko, baina bat bera ere sartzea ez zuen lortu,
garaipena Bilbora joan zelarik.
Azken albisteak