JUNIOR 1ego Maila: ARASKI 40 – ARABA 47
Garaipen oso landua goian egoteko hautagai den talde baten
aurka.
Gure bidea larunbatean hasten genuen arerio oso arriskutsu
baten kontra. Lan polit bat egiteko gogoekin atera ginen, entrenamentutan
egindakoari jarraipena ematera. Hala ere, ideiak 5 minututan agortu
zitzaizkigun.
Araski 1ego zatian nagusi izan zen, atsedenaldira 5 puntuko
aldearekin iritsi zelarik. Aldegelatatik pasa ostean, taldearen aurpegia
aldatzeko ahalegina egin genuen.
Baina aldapa latzagoa jarri zen lehenengo 5 minutuak pasata.
10 puntuko aldea kontran, eta partidua galtzeko mamuak gure aurrean jarri
ziren. Momentu horretan taldearen izaera agertu zen, defentsan intentsitatea
igoz eta partidan berriz buru belarri sartuz.
Eta amaierako txanpa horretan, Nerea Aguilloren hiruko batek
garaipena eman zigun. Araski zoriontzea gustatuko litzaidake, jokuaren aspektu
gehinetan nagusitu baitzen.
Gure aldetik eguneroko lanarekin disfrutatzen jarraitu behar dugu eta gure maila igotzen gutxika gutxika. Guztiz seguru nago lortuko dugula.
Azken albisteak