eus  

KKadetea

Araba B 34-38 Araski 01

Alex -

, Kadetea

Goiz goizean, denboraldiari hasiera eman genion gure etxean, Divino Maestron. Denboraldi bakoitzaren hasierako partidetan gertatzen den bezala, urduritasun apur bat nabaritzen zen eta kontzeptuak ez zeuden erabat bereganatuta; hori dela eta, partidaren hasierako minutuetan Araskik lehen pausua eman zuen (2-8). Kantxa osoko defentsari eta defentsa-errebotari esker lortu genuen markagailuan hurbiltzea atsedenaldian (12-15). Aldageletatik bueltan, kontzentrazio- eta balantze-akatsek Araskik diferentzia handitzea eragin zuten 6 puntutan (18-24). Azken laurdenaren hasieran, kanpoko jaurtiketa sartu batzuk eta 1x1n defentsa onak aurrean kokatu gintuen, partida amaitzeko 4 minutu falta zirenean (29-28). Bi taldeen arteko saskiratze-trukaketa ostean, amaierarako 15 minutura bat galtzen gindoazen (34-35). Kontraeraso-falta bat ondoren, taldearen esperientziarik ezak eta azken uneko tentsioak arbitroak bi teknika-faltarekin bankilloa zigortzera bultzatu zuten eta markagailuan gora joatea ezinezkoa izan zen. Gure akatsetatik, taldekoetatik nahiz banakakoetatik, ikastea espero dut, lanari gogotsu eta indartsu ekinez.

Hurrengo partidan Zaraobe izango dugu aurrean; horregatik, Amurrioraino bidaia egingo dugu.


 

Aupa Araba.