ARASKI 48 - 53 KIROLAK ARABA
Denboraldiko lehen garaipena derbi arabarrean
Lehen 10 minutan parekatuta hasten zen partidua eta laurdena gure aldeko abantaila eskasa izanda amaitu zen, 12-13.
Bigarren laurdenean, apurka-apurka, eta erasoan zein defentsan egindako lanari esker, markagailuan diferentzia handitzen hasi ginen eta 10 puntuko aldea lortu genuen (13-23) partiduaren ekuatorean. Harrezkero atsedenaldira arte, ez ginen gai izan ordu-arte egindako lan ona mantentzeko eta atsedenaldira ailegatu ginen gure alde 4 puntuko abantaila genuelarik: 21-25.
Hirugarren laurdenean taldearen unerik kaskarrenak ikusi ziren, batez ere kontzentrazio arazoak, horiek akats ulertezinak eragin zituzten erasoan nahiz defentsan. Laurdenaren amaieran 1 puntu galduz gindoazen: 34-33.
Den den, azken laurdenean berriro erasoan minutu bikainak eta atzeko defentsak izan genituen, horrela ñ puntuko aldea lortu genuen partiduaren amaierarako 4 minutu falta zirela. Araskiren azken bultzadak, eta gure intentsitate- eta kontzentrazio-eskasak markagailua estutu zuten, baina azkenean 5 puntuko garaipena lortu genuen: 48-53.
Partiduan alderdi positiboak ikusi ziren, eta, aurreko partiduekin konparatuz, lehen zatiaren eta azken laurdenaren zenbait minuturen zehar hobekuntzak ere ikusi ziren; hala ere, asko daukagu hobetzeko eta, batez ere, minutu jarrai gehiagoren zehar kontzentrazioan zein ahaleginetan eta intentsitatean aritzeko kapaz izan behar dugu.
Azken albisteak