KIROLAK ARABA 53 - 49 LOIOLA INDAUTXU 02
Taldeko bigarren garaipen jarraitua partidu estuan
Partiduak bi zati erabat ezberdin izan zituen: lehen 25 minutuak eta azken 20 minutuak (arauzko 15 minutuak eta luzapeneko beste 5 minutuak)
Lehen 25 minutuz, garrik eta intentsitaterik gabe jokatu genuen, beti aurkako taldearen atzetik. Erasoan ez genituen lortzen jaurtiketarako posizio garbirik eta paseetan eta bestelako ekintzetan baloiak galtzen genituen. Defentsan, zentzugabeko akatsak izan genituen eta haiek gure aurkariei jaurtiketa libreak oparitu zizkieten. Trantsizio-defentsa motelak, baloia babestu gabe, egiten genituenez gero, Loiolako taldeak eraso-ekintza errazak egiteko aukera izan zuen.
Hala ere, azken arauzko 15 minututan, eta 15 puntuko desabantaila genuela, gure defentsa-aldaketak Loiola eraso batean trabatzea eragin zuen eta apurka-apurka erasoan sentsazio onak berreskuratuz joan ginen. Uztaian asmatzen ez bagenuen ere, jaurtiketa-ekintza onak burutzen genituen. Horrela, poliki-poliki abantaila murrizten joan ginen eta berdinketa (44-44) lortu genuen partiduaren arauzko 40 minuturen amaieran.
Luzapenean gure aldeko inertzia mantendu genuen eta partidua irabaztea lortu genuen. Markagailuan: 53-49

Azken albisteak