ARABA LA BOLSA GENEROSA 58-52 ELECTRO ALAVESA MARIANISTAS
Denboraldiko eta gure jarraitzaileen aurrean jokatutako lehenengo partidua asteburu honetakoa, Electro Alavesa Marianistasen aurka.
Ohiko derby bat izan zen larunbatekoa; markagailuko diferentzia eskasaren ondorioz, berdintasun handiko eta ikuslearentzat tentsio handiko partidua izan zen, baino, aldiz, jokaerari eta joko kalitateari dagokionez oso pobrea izan zen.
Ideia argiekin hasi ziren etxekoak lehenengo laurdenean, baino bi minutu eskas iraun zuen horrek, Marianistaseko taldeak markagailuan kontrola hartu baitzuen, 4 puntuko diferentzia ezarriz.
Defentsan, La Bolsa Generosa-k etzekien nola gelditu beste taldeko bi poste titularren arteko ulermena, eta erasoan, nahiz eta baloi mugimendu onak egin hiruko marratik zehar, ez zen arriskurik sortzen, hiruko marratik egindako jaurtiketak bilakatuz puntuak lortzeko modu bakarrean.
Poste aurkarien arteko zeharkako blokeoen defentsa zuzentzea lortu zen atsedenaldiaren ostean, honetaz gain, erasoan, saskira zuzenagoak eta gure barneko jokalariei baloiak ematen hasi ginen, baloia soilik kanpotik mugitzeari utziz.
Denbora pasa ahala, Araba markagailuaren kontrola hartzen hasi zen, baino ez ordea partiduarena, hori ez baitzuen momentu batean bez lortu.
Azken bi minutuetan, partiduaren norabidea aldatu ahal izan zen, baino etxeko taldeak kanpokoak baino erabaki hobeak hartu (Nahiz eta hoberenak ez izan) zituen, eta garaipena, eta ondorioz denboraldiko lehenengo puntuak, Divino Maestron gelditu ziren.
Partidu honekin, taldeak aurrerapauso bat eman du azken minutuetako erabaki hartzeei dagokienez, baino 40 minutuetan zehar jolastutako maila baino askoz hobea izateko gaitasuna daukagu.
AUPA ARABA!
Azken albisteak