ARABA 61 – OLABIDE A 19
Lehen zati on bati esker lorturiko garaipena
Lehen zatian denboraldi osoan zehar taldearen 20 minuturik onenak ikusi genituen, gehien bat erasoan. Baloiaren zirkulazioa azkarra zen eta erabakien kopuru handi bat egokia. Lehenengo laurdena 18-03 eta bigarrena 17-06, atsedenaldira 26 puntuko aldearekin joateko.
Bigarren zatian lan berdinarekin jarraitu nahi izan genuen. Nahi eta ezin. Guztia motelagoa zen. Oraindik 40 minutu on jolasteko lan handia geratzen zaigula jakin behar dugu.
Asteburu honetan Marianistas A taldearen aurkako partidu gogorra, garaipenak bakarrik ezagutzen dituen taldea. Irabazi nahi badugu, gauzak oso ondo egin beharko ditugu.
Goizean goiz partidu gogor bat genuen, erdipurdiko entrenamendu batzuen ostean.
Lehen zatian denboraldi osoan zehar taldearen 20 minuturik onenak ikusi genituen, gehien bat erasoan. Baloiaren zirkulazioa azkarra zen eta erabakien kopuru handi bat egokia. Lehenengo laurdena 18-03 eta bigarrena 17-06, atsedenaldira 26 puntuko aldearekin joateko.
Aipatu beharrekoa ere azken minutuetan Olabide A taldeko Nerea Guevararen lesioa; espero dugu larriegia ez izatea ta laister zelai batean ikusteko aukera izatea.
Bigarren zatian lan berdinarekin jarraitu nahi izan genuen. Nahi eta ezin. Guztia motelagoa zen. Oraindik 40 minutu on jolasteko lan handia geratzen zaigula jakin behar dugu.
Asteburu honetan Marianistas A taldearen aurkako partidu gogorra, garaipenak bakarrik ezagutzen dituen taldea. Irabazi nahi badugu, gauzak oso ondo egin beharko ditugu.
Azken albisteak