eus  

KKadetea

EASO 01 55 - 51 KIROLAK ARABA

Ibon Saenz de Lafuente -

, Kadetea

Gora-beheraz betetako porrota Donostiar lurraldeetan


            Beste partiduetan bezala, partida bi zatitan ezberdinak antzeman ziren: lehenengo, bigarren eta azken laurdenak alde batetik, eta hirugarrena bestetik.  


          Lehenengo, bigarren eta azken laurdenetan taldea erabat sartuta egon zen partidan, bai defentsan, bai erasoan, eta hobekuntzak ikusi ziren bietan. Erasoan, hobeto mugitu genuen baloia eta bagenekien zer gertatzen ari zen jokoan. Bestetik, defentsan, beste ekipoari jaurtiketa libreak oparitzen zaizkion falta gutxi egin genituen, nahiz eta deskonexioak izaten jarraitzen dugula ez dezakegun ahaztu.


         Hirugarren laurdenean ordez, erabat galduta atera ginen  eta hori Easo bezalako etsai baten kontra, oso garesti ordaintzen da: donostiarrak markagailuan urrundu ziren. Gero maldan gora ibiltzea tokatu zitzaigun, eta poliki-poliki ezberdintasuna txikitu genuen, irabazteko nahikoa izan ez bazen arren. Azken emaitza 55-51 Easoren alde.


          Entrenamenduetan jarraitzen dugun lan ildoa ona da eta gorantz doa, baina Euskal Ligan ezin da inoiz borrokatzeari utzi, ezta arreta galdu, segundu bat ere ez, garesti ordaintzen direlako horrelako momentuak.