FRUTOS SECOS AV LAS BELLOTAS 50- ARABA LA BOLSA GENEROSA 42
Hirugarren laurden on batekin eta soilik laurden hori irabazten, “Las bellotas”-ek partida irabazi zuten
Azken urteotan taularen goiko postuetan finkatutako eta txapeldungai den talde baten kontra jokatzen genuen
Arabak hasieratik erakutsi nahi zuen Getxon ikusi zena aldi bateko kontua ez zela .
Bisitariek lehenengo zati oso on bat egin zuten, seriotasunez arituz defentsan eta Las Bellotas-en erasoak geldiarazten. Erasoan, taldeak baloia mugitu eta jaurtiketa erabaki onak hartu zituen.
Horrek, bi laurdenak irabaztea ahalbidetu gintuen eta atsedenaldira hiru puntugatik irabazten joan ginen.
Baina atsedena ez zen gure jokalarientzat ona izan eta, lehenengo zatian izan zuten jarrera bera izan arren, ez zuten lortu joko maila aguantzea.
“Las Bellotas”-ek erasoa hobetu zuten, Araba-k intentsitatea galtzen zuen heinean.
Partida une kritiko batean zegoenean, “Las Bellotas”-ek begitan hartu zuen Arabak defentsan egin zuen aldaketa, baino, esperientzia maila bat da eta bere jokalariek berehala jakin izan zuten zeintzuk ziren zereginak Arabak ezusteko bat emateko denbora izan ez zezan.
Orokorrean taldeak jarrera ona erakutsi zuen eta, baita ere taularen goiko partean dauden taldeekin lehiatzeko jarrera erakutsi.
Aitzitik, partidu bat irabazteko 30 minutu nahiko ez direla ikusi zen, aldi berean, erasoan hobetu behar eta oreka bilatu behar dela agerian gelditu zelarik.
Aste honetako ildo beretik joaten saiatuko gara igandean, Divino Maestro-n, arratsaldeko 18:00tan San Antonioren kontra jokatuko dugun partidan.
AMAIA (4), MYRIAM (2), LOREA (1), IONE (2), SAIOA (2), SARAY (2), MARINA (21), MIREN (-), NAROA(-) MAIALEN (8)
Azken albisteak