KIROLAK ARABA 69 - 33 TABIRAKO BAQUE A
Denboraldiko hirugarren garaipena gure taldeak partida ona egin zuelarik
Hasierako jauzitik aurrera partida serioa jokatu genuen erasoan nahiz defentsan. Erasoan, arintasunez jokatzen genuen, baloia ondo mugituz eta jaurtiketa posizio onak lortuz edo bandeja onak ematen zizkiguten sarrerak eginez. Defentsan, baloiari presio ona egiten genion, ez genuen esku ergelik sartzen, laguntza onak egiten genituen eta gure errebotea menperatzen genuen; hala ere, aurreko partidetan egindako akats batzuk, zuzentzeko ditugunak, egiten jarraitzen genuen. Horrela, atsedenaldira heldu ginen markagailua gure alde zegoela, 41-18.
Aldageletatik pasatzeak ez zigun mesederik ekarri, eta atsedenaldiko minutuei aurre egin arte, hirugarren laurdeneko minutu batzuk igaro ziren, horietan ez ginen fin ibili, ezta kontzentratua ere, ez defentsan ez erasoan. Hasierako une horiek gaindituta, lehen zatian egindako jokoa garatu genuen, erasoan zein defentsan, partidaren amaiera markagailuan 69-33 zegoelarik.
Azken albisteak