OLABIDE D 2 – 52 ARABA 03
Larunbata, goizeko bederatziak eta Ligako lehenengo partiduari aurre egiten genion Olabide Ikastolan. Ez genekien zehazki zer nolako taldea topa genezakeen, hare gutxiago nola iritsiko ginen gu (Easo Kopan “errealitatea” ikusi ostean); baina lehiatzen hasiko ginen, denok gustuko duguna.
Pare bat minutu kostatu zitzaizkigun partiduan sartzea, baino hori lortuta benetan ondo aritu ginela; eskatutako bizpahiru gauzak burutuz: defentsarako jarrera eta zelai osoko presioa, eta erasoan aldiz, ausartak eta saskira bertikalak izaten (1x1eko eta abantailen egoeretan bereziki). Gutxi gehiago eska dezakegu, momentuz hau delako landu duguna.
Horrela, atsedenaldira 1-35eko markagailuarekin iritsi ginen, 3.laurdenaren erdialdean akta itxiz. Zinez, ezin ditugu ondorio asko atera partidutik, baina hasteko pausu polita bada. Jokalari guztiak nahiko ondo ibili ziren (espero dugu Sasha laster gurekin egotea eta orkatilako lesioaz guztiz osatzea), eta partiduko jarreraren bidea jarraituz egunero pixkanaka hobetuz joatea.
Bigarren jardunaldia hiru asteren buruan izango dugu Araskieskolaren aurka beraien etxean. Hurrengo larunbatean (hilak 29), atseden hartzea egokitu zaigu; eta hurrengoan (azaroak 4, 5 eta 6) Euskadiko Txapelketa dela eta ez da jardunaldirik izango.
Myriam Pereda
Azken albisteak