GERNIKA KESB 62 - 42 KIROLAK ARABA
Porrota izan bazuen ere, taldeak goranzko joeran jarraitzen du.
Partida ona jokatu zuen Kirolak Araba taldeak aurreko larunbatean Gernikan. Lehen 28 minutuen zehar, taldeak entrenamenduren eta azken asteko partiden goranzko joera azaldu zuen. Erasoan ondo jokatu genuen, arintasunez eta baloian ondo mugituz. Horrek jaurtiketa posizio onak sortzen zizkigun; hala ere, ez genekien aprobetxatzen nahi genuen beste; baina, egia da, jaurtiketa posizio onak sortuz errazagoa da saskiratzea. Gure eraso-zorrean, alabaina, baloia igotzeko orduan nolabaiteko erlaxazioak baloiak galtzea eragin zuen. Beste aldetik, gure defentsa ona izan zen, partidaren minutu gehienetan. Errebotean ere ondo aritu ginen eta ez genuen asko sufritu, nahiz eta aurkariaren fisikoa ona izan. Hala ere, uneko erlaxazioak ekidin behar ditugu defentsan, bestela Gernika bezalako aurkariak garesti kobratzen dute. Horrela, lehen 28 minutuak igarota, markagailuan 7tik behera gindoazen.
Azken 12 minututan, sentsazioak ez ziren onak izan, eta aurkariak izan genuen beherakada aprobetxatu zuen, horrela markagailuan apurka-apurka diferentzia handituz joan zen; partidaren bukaeran 20 puntuko aldea zelarik.
Orain, astebeteko geldiune arina Euskadiko selekzioen txapelketa jokatzeko. Espero dezagun azken asteko taldeak azaldutako goranzko joera ikustea hurrengo entrenamenduetan, eta geldiuneak ez dezala eragin arreta galtzea eta erlaxatzea .

Azken albisteak