ARABA LA BOLSA GENEROSA 59-SAN ANTONIO 57
Garaipen neketsua Arabarentzat, bi zati oso desberdinak izan zituen partidan
Atsedenaldira arte kontrolpean izan zuen partidan, ARABAk bere ligako bigarren garaipena lortu zuen.
Partidu hasieran, ARABAk bere alderik onena erakutsi zuen, batez ere erasoan. Lehenengo bi laurdenak nahiko erraz irabazi zituelarik.
Jokoaren erritmoa eta jaurtiketen hautaketa egokia izan ziren etxeko taldearen aukera, eta defentsa, nahiz eta fase guztietan bikaina ez izan, partidan markagailuan nagusitasuna mantentzeko nahikoa izan zen.
Atsedenaldia eta gero erabat aldatu zen partidaren gidoia. Hirugarren laurdenean bi taldeek akatsak tartekatu zituzten bi saskietan. Etxeko taldeak partidua guztiz apurtzeko aukera izan zuen, baino behar zen pazientziarekin jolastea ez zuen jakin ( 7-9 izan zen laudenaren emaitza).
Azken laurdenean ARABA kantxara guztiz galduta atera zen eta bere minuturik txarrenak heldu ziren.
San Antoniok denboraren aurka borrokatzen zuen eta proposatutako defentsa aldaketa batez lagunduta, emaitza estutzea lortu zuen.
Garaipena, taldeak atsedenaldira arte erakutsitako irudia eta jokalari guztien ekarpen orekatua dira positibotzat hartzen ditugun gauzak. Aldiz, partidaren momentu ezberdinetan jokatzen ikasi behar dugu, eta, batez ere, partiduetatik minutu bat bez ez deskonektatzea ikasi behar dugu, bereziki bigarren zatietan.
Igandean, kanpoko talde gisa, Paz de Ziganda ikastolaren kontra jokatu dugu. Bertan taldeak etxetik kanpoko lehenengo garaipena lortzen saiatuko da.
Aupa ARABA!
AMAIA (7), MYRIAM (2), LOREA (2), IONE (12), SAIOA (8)
SARAY (8), MARINA (5), MIREN (6), OLATZ (-) MAIALEN (9)
Azken albisteak