SAN PRUDENCIO A 29 - 66 ARABA 04
Lehen urteko infantil taldeak jokoa hobetu du ligako bigarren partidan.
Joan den asteko partidaren lehen zatian erakutsitako joku eta irudi txarraren ostean, aste honetan, kantxara lehenengo minututik kontzentratuta egon behar ginela jakinda atera ginen. Eta lortu genuen. Erasoan transizio azkarrak egiten genituen eta 1x0 eta 1x1 onetan bukatzen genituen ekintzak. Defentsan ondo genbiltzan 1x1-ean baloia zeukan erasotzailearekin, baina baloirik gabeko 1x1-ean arazoak genituen. Atsedenaldira 17-47 heldu ginen.
Aldiz, bigarren zatian lehen partidaren akats berean erori ginen: erlaxazioa eta konformismoa. Partidak 40 minutu irauten direla, eta 40 minutu horiek hobetzeko eta aurreratzeko erabili behar ditugula ulertu behar dugu, markagailua kontuan hartu gabe. Horretan lanean arituko gara
Azken albisteak