eus  

JJuniorra

ARABA B LA BOLSA GENEROSA 66 - EKIALDE B 28

Markel Uriarte -

, Juniorra

Distirarik gabeko garaipena Divinoko estreinaldian (66-28)

Jokalariak gogo askoz zeudela, larunbateko partidua iristen zen, 3 asteko geldialdia izan eta gero. Goizeko 12:00etan Divinon, partida on bat egiteko moduko ordua.

Partida blokeatuta hasi zen, guri komeni ez zitzaigun Ekialde B-ren partidu-erritmoan sartuz. Guretzat  interesgarria zen erritmoa ez genuen aurkitzen, baina hala ere 15-4 iritsi ginen laurden amaierara.

Bigarren laurdena ere antzekoa izan zen, 2-3 zonakako defentsan oinarritutako erritmoan sartuta, nola erasotu jakin gabe. Horrez gain, defentsa ez zen izan taldeak egin ohi duen defentsa, eta 12 puntu onartu ziren laurden honetan, 31-16ko markagailura eraman gintuela atsedenaldira.

Hirugarren laurdena bigarrenaren ispilu bat izan zen, zonakako defentsa nola erasotu jakin gabe eta defentsarik gabe, baloia zeukan jokalariari uneoro pentsatzen utziz.

Azken laurdena premisa argi batekin hasi zen: aurkarien pase txarrak eragin azkar eraso ahal izateko, hondoko marratik oinarritutako defentsa sutsu batean, Eta hala izan zen: defentsa ona eta kanasta errazak, 27-7ko partziala lortuz.

Partidako alde negatiboa Irantzuren belaun bihurrituak eman zuen. Espero azkar sendatzen eta ahalik eta azkarren gurekin egotea, 10ak topera egon ahal izateko berriro.

Sonia Gomez (7), Anne Palacios (-), Arrate Arenzana (12), Irantzu Martin (2), Alazne Manzanos (2), Leyre Manzanos (8), Irune Palacios (11), Esti Manzanos (4), Sandra Lauzurica (17), Irati Sagasti (3).