eus  

JJuniorra

ORTOPEDIA GASTEIZ ARASKI 16 - ARABA B LA BOLSA GENEROSA 65

Markel Uriarte -

, Juniorra

Sailkapeneko goikaldean jarritzeko hirugarren garaipen kontsekutiboa

Larunbata. Goizeko 9:00ak. Ibaiondo. Logure aurpegiak jokalari eta entrenatzaileetan. Ortopedia Gasteiz Araski geneukan aurkari, hobekuntzarekin jarraitu nahian.

Hasieratik abantaila lortzeko intentzioaz hasi zen partida, hasierako 3 minutuetan 2-11 partziala lortuz. Laurdena bururik gabe joan zen laurden osoan zehar, alde batera eta bestera azkar-azkar joaten, kalitatezko kanasta batzuk lortuz.

Defentsari buruz hitz egiten, 2. laurdena, orain arteko onena izan zen. Kanastarik ez genituen jaso, zelaian ondo korrika egiten, eta kanasta errezak edo jaurtiketa libreak eskuratuz, baino laurden honetan soilik 10etik 3 sartu izan ahal genituen 4,60-ko marratik eta ez zigun utzi markagailuan gehiago aldentzen. Atsedenaldian 6-35.

Hirugarren laurdena antzekoa izan zen, defentsa onaz gozatzen eta aurkaria kanasta errezak ez sartzen utziz. Erasoan kanasta polit batzuk lortu genituen, baloiari hainbat buelta eman ostean errez amaitzeko.

Azken laurdena, dena erabakita zegoela, alderdi espezifiko batzuetan hobetzeko eduki genuen. Horregatik, partziala ez zen hainbestekoa izan eta markagailuko diferentzia ez zen hainbestera joan.

Amaieran, 16-65 gure taldearentzat.

Sonia Gomez (11), Anne Palacios (9), Arrate Arenzana (9), Irantzu Martin (-), Alazne Manzanos (7), Leyre Manzanos (5), Irune Palacios (3), Esti Manzanos (5), Sandra Lauzurica (4), Irati Sagasti (12).