URGATZI A 23 – 33 ARABA LA BOLSA GENEROSA
Fase erregularraren azken-aurreko partida iristen zen, beti borrokalaria suertatzen den Urgatziren aurka. Lehen laurdenean nahastu xamar irteten gara, saskiratze garbiak lortu gabe, lehen 10 minutuen amaieran berdinketarekin bukatu zen. Pixkanaka desberdintasun txikiak lortzen gindoazen presioari esker eta beraien galeretara, baina bizitasunik gabe.
Bigarren zatian zehar, intentsitatea igotzen genuenean markagailuan ihes egiten genuen baina gero taldeak erlaxazioa erakusten zuen beste minutu batzuetan.
Azkenean +10 eta Divinon jokatuko dugun Marías-en kontrako hurrengo partidan pentsatzera.
Azken albisteak