ARASKIESKOLA 21 – 52 ARABA 03 LA BOLSA GENEROSA
Bi jardunaldi jokatu gabe egon ostean, Ligako bigarren partiduari ekin genion larunbat goizean Salburuako polikiroldegian Araskieskolaren aurka, lehen urteko jokalariz osatua (2004an jaiotakoak).
Ez neukan ziur nola irtengo ginen partidura, baina lehendabiziko laurdenari gogoz eta izaeraz ekin genion. Laurden honetako 10 minutuak izan ziren partiduko onenak, eta baliteke positibo bakarrak ere. Hala ere, partidua aurrera joan ahala, abantaila handiagotu genuen pixkana; baina azpimarratu behar da sentsazioak ez zirela hala nolakoak izan. Dena den, partidua atera genuen eta jokalari guztiak saiatu ziren eskatutakoa betetzen.
Saiatuko gara entrenamendu eta denborarekin gure joko-maila hobetzen (hobetuko dugu, ziur), batez ere neskak ikustera hurbiltzen diren zale (guraso) horiengatik. Hilak 19an ikusiko gara exteko lehendabiziko partiduan, Divino Maestron, Sugarrak Laudioren aurka.
Azkenik, eta garrantzitsuena, Eva ahalik eta azkarren sendatzea gurekin laster egon dezan. Animo asko!
Myriam Pereda
Azken albisteak