KIROLAK ARABA 47 - 43 IRAURGI
Ligan galdu ez duen talde bakarraren kontrako garaipena
La Salleren kontrako partida ostean izandako sentsazio txarren eta, astean zehar ondo entrenatu ondoren, prest geunden Divinon mailako liderrari harrera egiteko.
Lehenengo laurdena saskiratze elkartruke bat izan zen eta ez Arabak, ez Iraurgik ez zuten bestea mendean hartzen. Saskiratzeak lortzeko arazo pila eduki zituzten baita. Laurdenaren bukaerara heltzean Iraurgik irabazten zuen : 9-11.
Bigarren laurdenean, Iraurgik partidaren kontrola hartu zuen eta markagailuaren errenta poliki-poliki handitzen hasi zen; atsedenaldian, 16-23.
Gure taldeak erakutsitako joko maila ona zen, bai erasoan, baita defentsan ere, baina Iraurgiren maila berean egon nahi bagenuen, zerbait gehiago behar genuen, eta honela jakinarazi genien gure jokalariei aldageletan.
Hala ere, jokalariek ez zuten berehala jaso gure mezua, eta hirugarren laurdenaren hasiera ez zen batere ona izan. Iraurgik egoeraz baliatuta, seigarren minutuan 13 puntuko abantaila lortu zuen. Hortik aurrera, Arabak erantzun zuen eta atsedenaldian helarazitako ideiak asimilatu ondoren, gero eta hobeto lan egiten hasi zen, bai erasoan, bai defentsan. Diferentzia 7 puntutan murriztuz hirugarren laurdenaren amaieraren aurretik, 27-33.
Hirugarren laurdenaren azken minutuetako joera azken laurdenean ere mantendu zen, 8 puntuko abantaila (43-35) lortzera helduz. Iraurgi ezberdintasuna txikitzen saiatu zen baina bukaerara heltzean garaipena etxean geratu zen: 47-43

Azken albisteak