ARABA 03 LA BOLSA GENEROSA 52 – 2 SUGARRAK LAUDIO
Behingoz etxean debuta egiteko eguna iritsi zitzaigun larunbatean, Sugarrak Laudio genuela aurkari. Ostiraleko entrenamendu kaskarraren ostean, bagenekien tortillari buelta eman behar geniola, partiduari gogoz eta desioz aurre eginez (Araskieskolaren aurka faltan bota nuen hori).
Partidua ongi hasi genuen, eta lehen laurden on bati esker partidua ia erabakita utzi genuela esan daiteke (22 eta 2ko partzialari esker). Emozio gutxi gehiago izan zuen norgehiagoka, hirugarren laurdenaren amaieran akta ixtea lortu genuen arte.
Dena den, nahiz eta aktan puntuak ez ageri, azkeneko laurdenean 11 puntu sartu zizkiguten, baliteke gure “erlaxazioa” errudun izatea, gauza ulergarria partidua nola zihoan ikusita baina espero dugu gehiagotan ez errepikatzea.
Beste alde batetik, pixkanaka joko kolektiboa hobetuz goaz (eta bide horretatik jarraituko dugu), baita 1x1ko zein abantaila egoeretan aukera hobeak hartuz. Baino oraindikan asko daukagu hobetzeke...
Hurrengo jardunaldian, hilak 26, Mendebaldeari bisita egingo diogu.
Myriam Pereda
Azken albisteak