eus  

KKadetea

Foto

ARABA LA BOLSA GENEROSA 48- 17 MARIANISTAS TALDE LANA

Alex Puebla - Argazkia: Jon Usual

, Kadetea

Fase erregularraren azken partida jokatzen genuen Divinon ligaren azkenaren kontra. Jokoaren ideia argia zen,lerroak estutzea eta defentsan oldarkorrak izatea partidan zehar puntu-errenta ona izateko. Lehen laurdena defentsaren ikuspegitik ezin hobeto joan zen bisitariek jaurtiketa libretik baino ez zituzten puntuak lortu.

Bigarren laurdenean erlaxatu ginen defentsan hutsegiteak egin genituen eta hauek Marianistas-eko saskiratze errazak eragin zituen.

Bigarren zatian hortzak berriro ere estutu genituen defentsan honek kontraerasoan saskiratze errazak lortzera eraman gintuen, desberdintasuna gaindiezina bihurtuz.

Partidako gertaerarik latzena Andrea-ren lesioa izan zen, hemendik errekuperazio bizkorra eta ona desiratzen diot.

Fase erregularra bukatzen dugu, datorren astean atseden hartzea egokitzen zaigu, bigarren posizioan, 2 porrot eta 6 garaipeneko balantzearekin, honek euskal ligara iritsi ahal izateko abenduaren 3an Marianistas A-ren kontra jokatzera eramaten gaitu.