ARABA B LA BOLSA GENEROSA 65 - 17 CALASANZ
Banan-banan, jada lau (65-17)
Aste bat gehiago, goizeko 9:00etan partidua Divinon. Hobetzen jarraitzeko eta partidua aurrera ateratzeko intentzioa.
Lehenengo laurdena defentsazko intentsitate askorekin hasi zen, hainbat baloi lapurtuz defentsa-zelaian kanasta errazak lortuz 1x0 eta 2x1 kontraerasoetan. 28-7 lehenengo 10 minutuen amaieran.
Bigarren laurdena puntu gutxiagokoa izan zen, presioa gutxiago lantzen eta kanasta erraz batzuk onartuz, alde ahuletik laguntzak eskaini gabe. 39-13 atsedenaldian.
Hirugarren laurdenerako partidua bideratua zegoen jada, eta kanasta landuak lortzen saiatu ginen, baloiari bueltak emanez eta pase onak eman ondoren, baino ez genituen nahi beste kanasta sartu. 49-17 10 minuturen faltan.
Azken laurdena agindu zehatz batekin zen: 20 puntura ez iristea beste taldea. Eta horrela izan zen, taldea defentsan lan egin zuen, Calasanz taldea 0 puntutan usten honetan, eta guk 16 sartuz.
Partiduko alde txarra, jaurtiketa libreetan izandako 23tik 8an egon zen.
Sonia Gomez (12), Anne Palacios (6), Arrate Arenzana (17), Irantzu Martin (-), Alazne Manzanos (2), Leyre Manzanos (6), Irune Palacios (2), Esti Manzanos (4), Sandra Lauzurica (10), Irati Sagasti (6).
Azken albisteak