KIROLAK ARABA 59 - 47 ARASKI
Segidako bigarren garaipena lautadako derbian
Partidaren garrantzia zein zen bagenekien eta hasieratik erabat kontzentratuta atera ginen kantxara. Jaurtiketa posizio erosoak lortzea ahalbidetzen gintuzten mugimendu onak egiten genituen erasoan, gure defentsa gogorra zen bitartean. Lehenengo laurdenaren bukaeran 14-7 markagailuan, gure alde.
Bigarren laurdena antzekoa izan zen, hala ere, 2 edo 3 minutu txar izan genituen, kontzentrazio faltaren ondorioz joku era kaxkarra izan baikenuen bai defentsan baita erasoan ere. Hala ere aurretik jarraitzen genuen markagailuan: 31-17.
Kontzentratuta jarraitu behar genuela jakinda kantxara atera ginen hirugarren laurdenean. Ezberdintasun handiena lortu genuen laurden horretan: 17 puntu (44-27); hortik aurrera intentsitate maila jaitsi eta deskonekxio momentua heldu zen. Araskik gure une txarra baliatu zuen markagailuan poliki-poliki hurbiltzeko (48-42), baina partidara garaiz bueltatzen jakin genuen, galdutako sentsazioak berreskuratzeko eta, berriz ere, diferentzia zabaldu ahal izateko. Bukaeran 59-47.

Azken albisteak