ARABA LA BOLSA GENEROSA 61-66 ASKARTZA
Arabak beste garaipen bat lortzeko aukera ona alferrik galduta.
Partida aldapaz gora gelditu zen lehen laurdenean; izan ere, 27 eta 10ko partzialak partidua asko zaildu zien etxekoei. Barruko posizioetan asmatu ezinaz eta horrek sortzen duen estutasunaz gain, bisitarien trebetasuna eta ondo egitea izan ziren emaitza horren kausa.
Hortik aurrera partida berria. Arabak defentsa-aldaketak egin zituen eta horrek talde bisitariaren zirkulazioan zailtasunak eragin zituen, horrek eta kanpoaldetik asmatzeak aldea 6 puntukoa izatera eragin zuen.
Atsedenaldi ostean, partida parekoa, baina hasierako errenta nabaria zen. Etxekoek huts egiten jarraitzen zuten saskiratze errezetan barruko posizioetatik eta ez zuten asmatu erasoa aukeratzen, arbitroen irizpidea zein zen kontutan hartuta.
Azken laurdenean, berriro grina izan zuten partida irabazteko aukeraren bila, baina denbora agortzen zen eta lehen laurdenean emandako abantaila handiegia zen.
Azken albisteak