HONDARRIBIA 56- 40 ARABA LA BOLSA GENEROSA
Arabaren porrota Gipuzkoako lurraldeetan, bere egiteko era hobetu bazuen ere.
Eraginkortasun ezak eta erasoetan galera ugariek talde zuri-gorria zigortu zuten.
Partida erasoan zoritxarreko egunarekin hasi zen bisitarientzat, ez zuten asmatzen baina haiek ondo egiten zuten defentsan eta partidan egoten jarraitzen zuten.
Aldageletatik bueltan jaurtiketa-portzentaiak ez ziren aldatu eta erasoan taldearen aldaketa batek eta Arabarentzako bi kanporaketa garrantzitsuek gauzak aldapaz gora jarri zituzten guretzat.
Hondarribiak markagailuan abantaila handitzen jarraitzen zuen, Arabak saiatzeari utzi ez bazion ere.
Taldeak modu horretan lanean jarraitu behar du; hala ere, jaurtiketa-portzentaiak igo behar dira baita eraso arloan talde osoaren banakako ekarriak ere.
Datorren asteburuan kategoriako talde onenetariko baten aurkako partida daukagu etxean, eta talde honen handinahianerakusteko aukera ona.
AUPA ARABA
Azken albisteak