CARMELITAS 27 - 67 ARABA B LA BOLSA GENEROSA
Gehituz goaz aurrera
Hasiera hasieratik partida gaizki hasi zen, hain zuzen Alaznek partida hasi aurretik belaunean jasotako kolpea zela eta ezin izan zuen jokatu.
Lehenengo laurdena zalantza askorekin hasi zen, eta laurdenaren erdialdean, taldea 7-5 zihoan azpitik, tiro liberatuak utziz. Nahiz eta hurrengo minutuetan ere laurdena norabide beretik joan, aurretik amaitu zen 9-14.
Bigarren laurdenean zehar nahiko hobetu zen defentsan eta eraso hobe bati esker atsedenaldira abantaila eroso baino ez nahiko batekin iritsi zen, 13-29.
Defentsiboki hitz egiten, hirugarren laurdena urteko txarrena izan zen. 12 puntu jaso genituen, zeintzuk laguntza onak ez egiteagatik, mozketak aurretik izaten uzteagatik eta Carmelitasen jaurtiketa errazak baimentzeagatik izan ziren. 25-44.
Laugarren laurdena premisa zehatz batekin zihoan: bai defentsan bai erasoan hobetzea aurreko laurdenekoa. Eta hala izan zen. Taldeak pilak jarri eta hainbat kontraerasori esker (defentsa honen ostean), 1x0-eko kanastak lortu ziren. Partidaren amaieran, 27-67.
Sonia Gómez (4), Anne Palacios (22), Arrate Arenzana (10), Irantzu Martin (-), Alazne Manzanos (-), Leyre Manzanos (4), Irune Palacios (9), Esti Manzanos (8), Sandra Lauzurica (7), Irati Sagasti (3).
Azken albisteak